lunes, 15 de enero de 2018

Eta guk, zer egingo dugu?

Eta guk, zer egingo dugu?

Baina bakearen alde lan egiteko, “profeta bizarduna” edo “Nobel saria”  izatea ez da beharrezkoa. Badakigu gure inguruko giroa hobetzeko asko egin dezakegula.

Ziur etxean, klasean edo lagunen artean, gatazkak egongo direla. Gatazka, berez, ez da gauza txarra. Esaten genuen bezala besterizkoak izatea normala da eta hazteko eta ikasteko baliogarria izan daitezke. Gatazka bortizki konpontzen denean, hori bai ezezkorra dela...

1.       Zeintzuk dira zuen inguruetan maiz jazotzen dituzuen gatazkak?
2.       Zein akatsetan jausten gara gatazkari aurre egin nahi diogunean?
3.       Zein da konponbide hoberena?


Konponbide ona  "enpatia" izaten da. Zelako hitza! Bestearen jarrera hobeto ulertzeko, bere lekuan kokatzea da.  Ez zara berarekin ados egon behar baina, gutxienez, besteari hobeto ulertzen diozu …

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.