
Baina bakearen
alde lan egiteko, “profeta bizarduna” edo “Nobel saria” izatea ez da beharrezkoa. Badakigu gure
inguruko giroa hobetzeko asko egin dezakegula.
Ziur etxean,
klasean edo lagunen artean, gatazkak egongo direla. Gatazka, berez, ez da gauza
txarra. Esaten genuen bezala besterizkoak izatea normala da eta hazteko eta
ikasteko baliogarria izan daitezke. Gatazka bortizki konpontzen denean, hori
bai ezezkorra dela...
1. Zeintzuk dira zuen
inguruetan maiz jazotzen dituzuen gatazkak?
2. Zein akatsetan
jausten gara gatazkari aurre egin nahi diogunean?
3. Zein da konponbide
hoberena?
Konponbide ona "enpatia" izaten da. Zelako hitza!
Bestearen jarrera hobeto ulertzeko, bere lekuan kokatzea da. Ez zara berarekin ados egon behar baina,
gutxienez, besteari hobeto ulertzen diozu …